25.04.2008

Barruan

Heriotza pasillotik hurbiltzen da
nire logela parean gelditzen da
bere itzala ate azpitik da islatzen
beti gogaitu nau jendeek gau erdian pasilloko argia pizteak.

Aurrera darrai.
beste logela batera doa.
bere itzala ate azpitik da islatzen.
Lotan jarraitu behar dut,
esnatzen jarraitu behar dudala gogorarazten dit.

Nik bere itzala oroitzen dut,
eta ametsetan guztiz zintzoa ez den irrifarre bat eskeintzen diot.
Batere zintzoa ez dena;
oraindik ez.

10.03.2008

[Hiri baten bapateko bisioa errepidetik]

Kable elektrikoek sortutatako pentagramak hutsik dira.
Ez dut nik behintzat hor melodiarik irakurtzen ahal.
Gaizki begiratzeagatik ziur aski.
Lainoek akorde zaratatsu eta ezinezko andana proposatzen dutela ikustea
erreza da ondo egoki begiratuz gero.
Bapatean hiria.
Eraikin erraldoi huts zein beteak.
Kristal guztiak hautsita ikusten ditut berehala.
Txikituta den dena.
Ta bizitza, ahal duen bezala estolderietan antolatzen dut entzuten,
lainoek marrazturiko akordeen erritmora dantzan.
Nahi dudanaren eta beldurra ematen didanaren bapateko bisio bat, auskalo bietako zein.

11.02.2008

No time for love in the Basque Country

Ba hori, gaur bezalako egunetan, no time for love in the Basque Country

Read more...

31.01.2008

Telefonoan apuntatu nuen

Zuhaitz argal, luze eta finak behelaino artean.
Lerrokatuta. Talde bat dira, armada bat.
Begiratzen naute, esanez bezala: Hemen gaude,
egunen baten izango gara nor, izango gara inor.
Haziko gara, sendotuko gara.
Mehatxatuko dugu lurra gure itzalarekin.
Bitartean, ordea,
neguro neguro biluzik geldituko gara lainoaren aurrean.
Ta zure parean.
Enbor fin, ahul, argal eta luzexkak begiratzen jarraitzen baduzu.
Ausartzen bazara.

30.01.2008

Gomendio bat

nola nere jardun musikala azkenaldian ez den izaten ari oso oparoa, gomendioz bete dut orrialde hau. Ez gaitezen baina konfunditu; nere jarduna guztiz oparoa da, baina enpresariek esaten duten bezala, ez da produktiboa. Agian egunen baten animatuko naiz berriz ezer argitara ematen. Bitartean kontatuko dizuet beste egunean azkoitiko Matadeixera joan nintzela, Berako borrokan taldea ikustera. Eta beno. Nere sorpresa kristona izan zen. Aspaldian ikusi gabe nituen, eta diska berria aurkeztera etorri ziren. Kontua da, eta ez dakit zergatik, denbora luze baten entzundako kontzertu onena izan zela. Gehienbat indar handia eta zintzotasun asko transmititu zidan. Eta hori "pose"-aren garai hauetan, ba ez da gutxi. Oso ondo sentitu nintzen. Bai, hori da, ondo sentitu nintzen. Talde bati eskatu ahal dakiokeena hori da, ez? Milesker ba, gaztiok.

24.01.2008

gezurra badirudi ere...

eus eta kitto: Gezurra badirudi ere, oraindik bizirik nago eta ez dut guztiz alde batera utzi webgune hau eguneratzearen ideia. Beste egunean lagun batek esan zidan noizean behin begiratzen zuela web orria ea zertan ari nintzen baina ez nuela gauza haundirik mugitzen. Hona hemen beraz, urte eta piku eta gero berriz idaztera bultzatu nauena: Lagunak, lagun zaharrak, berriak eta batzutan alde batera uzten ditugula, bertan ez baleude bezala. Arazo gabe alboratu daitezkeen webguneak balira lez... Beraientzat dijoa beraz, barkamenik ez, baina bai "ea hemendik aurrera hobeto egiten dudan...". Badakizue oraindik ere normanduval (a bildua) pimienta (puntu) org helbide elektronikoan nagoela, eta maite zaituztedala.

24.01.2008

Eta lehen idatzitakoak nahi dituenak...

Garbiketa txiki bat egin diot orrialdeari, hartara, lehen (garai zaharretan) publikatutakoak ikusi nahi dituenak egin beza klik hemen .